Guztira, nazioarteko 170 ikasle inguru hartuko dituzte Mondragon Unibertsitateko ikasgelek hasi berri den ikasturtean, euren prestakuntzaren zati bat bertan egiteko.
Munduko unibertsitateekin hitzarmenak
Nazioarteko ibilbideari esker, MUk hitzarmenak ditu Europako ehunetik gora unibertsitate ospetsurekin, baita Ipar eta Hego Amerikarekin eta Asiarekin ere, eta horrek Unibertsitateko ikasleen eta irakasleen mugikortasuna errazten du, eta "agerian uzten du euskal erakundeak duen nazioartekotzearen aldeko kezka", unibertsitateko iturrien esanetan.
638 ikasle atzerrira
Hasi berri den ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko 638 ikaslek prestakuntzaren zati bat atzerrian egingo dute. Horietatik, 307k ikasketak egingo dituzte atzerriko unibertsitateetan, eta gainerako 321ek enpresetan eta erakundeetan praktikak eta ikaskuntza-bidaiak. Bestalde, ikasketak osatzeko Unibertsitatera etorri diren atzerriko ikasleak, berriz, 166 dira.
Jon den urtean, Mondragon Unibertsitatearen 469 ikaslek prestakuntzaren zati bat atzerrian egin zuten. Horietatik 223 ikaslek ikasketak egin zituen eta 246 ikaslek praktikak.
Unibertsitatera etorri ziren atzerriko ikasleei dagokienez, Mondragon Unibertsitateak iaz 116 nazioarteko ikasle hartu zituen. Horietatik 104 ikasketak egitera etorri ziren eta 12 praktikak eta proiektuak egitera.