Fisioteraupetek, teknikariek, medikuek eta erizainek eskainiko dute ikastaroa eta bi saioten banatuko dute. Urriaren 28an (17:00), lehenengoan, argibide teorikoak emango dituzte arrisku, istripu mota eta tele-asistentziari buruzkoak, besteak beste. Bigarren saioan, hilaren 30ean (17:00), saio praktikoa egingo dute jarrera, oreka, etxeko antolaketa eta ortopediari buruzkoa. Saio biak Oñatiko Osasun Zentroan izango dira. Izena emateko, zentrora bertara deitu behar dute interesa dutenek, datuak eman eta euskaraz ala gaztelaniaz gurago duten adierazi. Argibide gehiagorako Osasun Zentrora jo daiteke (943 03 54 30).