Harrapaketa ikusgarria izan bazen ere, onik dago gizonezkoa

Jon Berezibar 2014ko urr. 7a, 15:13

Bolo-bolo zabaldu den bideoan ikusten denez, harrapaketa ikusgarria izan zen baina 54 urteko gizonezkoa onik eta etxean aurkitzen da atzo iluntzetik. Atzo arratsaldeko sokamuturrean izan zen gertaera, Kale Barrian, pilaketa baten. Arrano tabernaren aurrean elkartu zen jendea, hesi baten atzean babesa hartuta. Bideoan ikusten den moduan, gizona, bigantxa xaxatu eta gero, hesiaren babesera zihoala harrapatu zuen ezustean abereak. Buruan kolpea hartu eta Debagoieneko Ospitalera eroan zuten anbulantzian berehala. Iluntzean bertan eman zioten alta gizonezkoari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak