Askotariko mozorroak Oñatiko bixamonean

Imanol Gallego 2014ko urriaren 6a

Errosaixo jaiak ospatzen dihardute Oñatin barikutik eta jaien azken eguna da gaurkoa: Errosaixo Bixamona. Horrek esan nahi du, koadrilak mozorrotuta irten direla kalera karroza eta guzti. Besteak beste, Napoleon eta bere tropa ikusi dugu Oñatiko kaleetan, Medusa kuadrilla, Ibizako festa bat... horrez gain urteroko mexikar eta indio nahiz pailazoak ere irten dira jaiaz gozatzera. Festa giro paregabea aurkitu dugu eguerdian Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak