Oñatiko jaiek eman dutena ikusi ahalko da gaur Goiena telebistan

Amaia Txintxurreta 2014ko urr. 6a, 08:31
Dantzariak Oñatiko Enparantzan, zapatuan, Herri Egunean.

Errosaixo jaiak ospatzen ari dira egunotan Oñatin eta jaiak telebista bitartez ikusi ahal izango dira gaur, astelehena, Debagoiena zuzenean saioan 20:00etan, 21:00etan eta 22:30ean.

Zapatuan Herri Eguna ospatu zen, eta, besteak beste, unibertsitate inguruan egon ziren behi, ardi, ahari edota bildotsak ikusten egon ziren herritarren adierazpenak jasoko dira gaurko saioan. Eguerdian Foruen plazan izan zen sagardo dastaketan batutakoak ere ikusi ahal izango dira eta orokorrean zapatuan herriko kaleetan egon zen giroa nolakoa izan zen ere ikusi ahalko da.

Gaur, astelehena, berriz, Errosaixo Bixamon eguna da Oñatin eta kuadrillak mozorrotuta irtengo dira kalera. Kuadrillentzako egun berezia izaten da gaurkoa eta aurtengo mozorroak eta kuadrillek egindako karrozak nolakoak izan diren ikusteko aukera izango da gaur eskainiko den saioan. Protagonisten hitzak ere jasoko dira.

Saio berezia, egubakoitzean

Egubakoitzean, hilak 10, eskainiko da Oñatiko jaiei buruzko saio berezia Goiena telebistan 19:30ean eta 22:00etan.

Bertan Errosaixo jaiek emandakoaz gain, San Migel jaiek eman zutena ere ikusi ahal izango da. Besteak beste, jaiei hasiera ofiziala emateko egin zen txantxikuaren jaitsiera; nagusien danborrada; Zuk ekarri, zuk jan bazkaria edota Acordes Navarros taldeak eskaini zituen jotak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak