Urriaren 14an hasiko dira Ilunpetan taldearen argazki ikastaroak

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko urr. 2a, 09:59

Ilunpetan argazkilari taldeak bi ikastaro antolatu ditu ikasturte berrirako. Argazkilaritza Hastapena izeneko ikastaroaz gain, Argazkilaritzan Sakontzen izenekoa ere antolatu du. Bigarren hori, gainera, lehen aldiz.

Argazkilaritza Hastapena ikastaroa betiko formatuan eskainiko da: ordu eta erdiko hamar saio izango dira, urriaren 14an hasita. Martitzenetan izango dira eskolak, 18:00etatik 19:30era. Prezioa da, 60 euro.

Argazkilaritzan Sakontzen ikastaroa, berriz, aurten eskainiko dute lehenengo aldiz. Aurretik hastapen ikastaroa eginda dutenentzat edo argazkilaritzaren oinarrizko teknikak menperatzen dituztenei zuzenduta dago. Ikasturte osoko iraupena izango du ikastaro horrek eta hiru hiletan banatutako monografikoetan oinarrituko da; Paisaia, erretratua eta argazkigintza dokumentala landuko dira. Ikastaro hori ere urriaren 14an hasiko da eta astean behin izango dira saioak, 19.30etik  21:00etara. Prezioa da 60 euro hiru hileko.

Batean edo bestean Izena emateko epea urriaren 12an bukatzen da eta interesa duenak helbide honetara idatzita eman dezake izena: ilunpetanABILDUAgmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak