Kilometroak Oñatin duela 25 urte

Eneko Azkarate 2014ko urr. 1a, 10:39

Gaur 25 urte dira Kilometroak 89 Oñatin ospatu zela. Harrezkero ez da berriro ere egin Oñatin Kilometroak jaia. Eli Galdos zen 1989an Oñatiko alkatea, Imanol Murua Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Jose Antonio Ardantza lehendakaria. Horiek denak izan ziren Oñatin, milaka lagunekin batera. Txantxiku Ikastolak antolatu zuen jaia eta jo eta ke aritu ziren guraso, irakasle eta herritarrak antolaketa lanetan. Eguraldiak lagundu zuen. Lourdes Idoiaga presidenteak egin zuen hasiera ekitaldiko aurkezpena eta hasierako berbak eskaini zituzten Felisatxo Enparantzak eta Bitoriano Gandiagak.

Arrasaten, 1981n ospatu zen Kilometroak; Bergaran, 1991n eta 2007n, eta 2016an ere han antolatuko du Aranzadi Ikastolak; eta Aretxabaleta-Eskoriatzan, 2005ean, Arizmendiren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak