Asteburua jai giroan pasa arren, hasi besterik ez dira egin Oñatiko jaiak

Maialen Torres 2014ko ira. 28a, 22:03

Oñatiarrek festei ofizialki ekiteko gogo biziz itxaron diote  txantxikuaren jaitsierari, baina egia esan, festa martxan zen. Izan ere, txosna gunera txaranga doinu artean iritsi da txantxikua kanpandorretik.

Asteburu bete-betea

Gaurkoa izan da jaien irekiera ofiziala, baina sanmigelen bueltan antolatutako egitarauak joan den asteburuan eman zituen bere lehen pausoak, haurren danborrada eta artzain txakur lehiaketarekin. Asteburu honetan, berriz, ostiralean gogotsu ekin zioten jai giroari oñatiarrek, Amparo Sanchez eta La Jodedera taldeen kontzertuekin.

Atzo egun morea izan zuten txosnetan, antolatzaileen esanetan, jaietan "eduki feministendako espazio bat" sortzeko helburuarekin. Hala, jolasean, kantuan edota, besterik gabe, ondo pasatuz "kontzientzia feminista zabaldu" zuten, eta arratsaldeko olinpiada moreak izan ziren ekimen horren erakusle.

Bestalde, Santa Anan, Iparragirre Oñatin izan zenekoak ekarri zituzten gogora. Urretxuko bardoaren bizipenak "Gazte gaztetandikan" kontatu eta kantatu zituzten Olaitturri kultur taldekoek eta ikus-entzuleek gogoz kantatu zituzten olerkari ospetsuaren abesti ezagunenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak