Alderdi Popularrak alkatea zuzenean zerrendarik bozkatueneko zerrendaburua izendatzeko egin gura duen Lege Aldaketaren aurkako jarrera adierazi du Oñatiko udalbatzak. Horren aurka daudela esateko mozio bateratua atera dute udalbatza osatzen duten bi alderdiek, eta atzo, eguena, egin zen iraileko osoko bilkuran onartu zuten.
Bestalde, Outhsa enpresaren disoluzioarekin jarraitzeko batzar orokorrak hartutako erabakia onartu zuten alderdi biek. Baita Espurgo programa erabiltzea ere. Expedienteen dokumentazio guztia gordetzen da udaletxean eta Jaurlaritzaren programa horrek, behin denbora bat pasata, zein dokumentu bota daitekeen jasotzen eta baimentzen du. Hala, dokumentu berriak gordetzeko tokia libratuko da.
Kutxabanken pribatizazioaren kontrako mozioa ere aurkeztu zuen Bilduk. Jeltzaleek aurkako botoa eman zuten.