Eskola kirolaren programaren eragileak, Oñatiko ikastetxeak, ikastetxeetako guraso elkarteak eta Oñatiko Udala dira nagusiki. Bestalde, Aloña-Mendi KE-ko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere badu.
Hiru programa ezberdin ditu eta eskaintza 5 urtetik 16 urte bitarteko neska-mutiko eta gazteei zuzenduta dago, nahiz eta 12 urtetik 16ra bitarteko eskaintza Udaberriko Txapelketara soilik mugatzen den.