San Migel jaien bezperan horrelako manifestazioak egin izana ere deitoratu du EAJk bidali duen prentsa oharrean eta adierazi ezker abertzalea "ezer gutxi egiten" ari dela normalizazio politikoaren eta elkarbizitzaren alde. Pintaden egileei aurpegia emateko eta gauez pintadak ez egiteko ere eskatu die EAJk. Era berean, Udalari eskatu dio ekintzak kondenatzeko eta fatxada garbitzeko.
Horrekin batera, EAJk adierazi du "oñatiarren elkarbizitzaren aldeko apustua egiten jarraituko duela, normalizazio politikoaren alde". San Migel festak bakean iragotzea eta erabilera politikorik gabekoak izatea espero duela ere adierazi du alderdi jeltzaleak.