Olaitturri Kultura Elkarteak prestatu du Iparragirre Oñatin antzezlana. 1880an Iparragirre Oñatin izan zen San Migel jaiak alaitzen eta hor girotzen da antzerkia. Iñaxio Irizarrek zuzendu du eta herriko hainbat talderen laguntza izango dute antzezlanean: bertso eskola, Parrokixako korua, Ganbara abesbatza, Jose de Azpiazu musika eskola, Oñati abesbatza eta Pake-Leku. Guztira 27 lagun igoko dira taula gainera, guztia prestatzen dabiltzanak 40 inguru diren arren.