Ahots eta aurpegi berrien bila dabil Ganbara

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko ira. 23a, 11:14
Ganbara Txikiren 10. urteurreneko ospakinuna

Ahots berriak, aurpegi berriak, ikusi gura ditu Ganbarak bere taldeetan, eta herritar guztietandako deialdia egin gura du. 'Zure ahotsaren bila' izeneko kanpaina jarri du martxan, eta Ganbarako kide izan gura duen edozein herritarrek eman dezake izena. 

"Asko gara Ganbaran. Guztira 300 bat lagun izango gara. Baina ahots berriak ere entzun gura ditugu eta horretarako egin dugu deialdia. Ganbara Txikin zein Ganbara Abesbatzan parte hartzeko deialdia da, ume, gazte zein nagusiendako", adierazi du Aitor Biainek.

Hiru bide

Ikasturtea irailaren 8an hasi zuen Ganbarak, baina parte hartzeko interesa duenak edozein momentutan eman dezake izena.

Ikasturte berri honetan ere hiru bide paralelotan egingo dute lana Ganbarako kideek. "Batetik umeen kantu eskola dugu. Bestetik, helduen kantu eskola. Eta hirugarrena, Ikastetxeak Kantari ekimena da. Aurten ere egongo da. Iraila osoan egongo da izenematea zabalik herriko ikastetxeetan", zehaztu du Biainek. Urte osoko emanaldien agenda ere lotuta dituzte. Kantu eskolak, gainera, kontzertu tematikoak egingo ditu hiru hilean behin.

Urteurrenen jarraipena

Bestalde, Ganbara Txikiren 10. urteurrenak eta Ganbara Abesbatzaren 20.enak, jarraipena izango du aurtengo kurtsoan.

Ganbarako zuzendari Aitor Biainek azaldu duen moduan, urteurren bietako ekitaldi gehienak joan den ikasturtean egin zituzten, baina oraindik ekitaldi bana gelditzen dira egiteko. "Ganbara Txikik, esaterako, Altxorraren bila izeneko musikala egingo du urtarrilean. Nagusien abesbatzak, berriz, Carmina Burana opera egingo du Gabonetan", aurreratu du Biainek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak