'Iparragirre Oñatin' antzezlanerako sarrerak, Txokolateixan

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko irailaren 22a

Iparragirre Oñatin herri antzezlana ikusteko sarrerak Txokolateixan har daitezke. Irailaren 27an da herri antzezlana, Santa Anan.

Irailaren 27an egingo dute Iparragirre Oñatin antzezlana Santa Anan. Bi emanaldi izango dira, 19:30ean eta 22:30ean eta txartelak Txokolateixan har daitezke. Doan dira sarrerak, baina jendea toki barik gelditu ez dadin atera dituzte. Antzezlana Olaitturri Kultura Elkarteak prestatu du. Iñaxio Irizar da zuzendaria eta herriko hainbat talderen laguntza izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak