Txaloka ludotekak Foruen plazara eramango ditu gaur, egubakoitza, arratsaldean Wii eta Xbox jolasak. Ume guztiek jolas egin ahal izango dute. Irailerako ekintza bereziak antolatu ditu Txalokak, batzuk ludoteka barruan egitekoak eta beste batzuk, Foruen plazan.
Ludoteka 16:45etik 19:45era egongo da zabalik ikasturte honetan eta ate irekiak urte guztian egongo dira.