Urriaren 1ean hasiko dute ikasturtea euskaltegian

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko ira. 20a, 10:45

Berbalagun egitasmoan eta oñatiera lantzeko ikastaroan ere eman daiteke izena oraindik.

Urrian ekingo dio ikasturte berriari Bedita Larrakoetxea udal euskaltegiak eta hiru eskaintza ditu: ikasturte osoan zehar euskara ikasteko kurtsoa, Berbalagun proiektua eta oñatiera lantzeko ikastaroa.   

Bi  gehiago

Berbalagun ekimenak, beraz, jarraipena izango du ikasturte honetan. Euskaraz berba egitea kosta egiten zaielako, segurtasun faltagatik lotsa ematen dietelako edo berba-jarduna hobetu gura dutelako, euskaraz hitz egiten ondo moldatzen diren herritarrekin elkartu eta astean ordu batez euren gustukoa den zerbait eginaz euskaraz berba egitea du helburu Berbalagun egitasmoak.

Joan den ikasturtean zortzi lagunek eman zuten izena euskara praktikatu gura zutenekin batera elkartzeko, eta  hamahiruk, berriz, eskola horiek jasotzeko. Aurten, beste bi herritarrek eman dute izena, dagoeneko, astean behin euskaldun berriekin elkartu eta eurekin berba egiteko.

Oñatiera lantzeko ikastaroa, berriz, urriaren 10etik abenduaren 12ra egingo dute, zortzi laguneko taldea osatzen bada.  

Izenematea, zabalik

Bai Berbalagun proiekturako bai oñatiera lantzeko ikastarorako izenematea, zabalik daude. Hilaren 26ra arte egongo dira zabalik eta interesa duena euskaltegira deituta edo bertara joanda apuntatu daiteke.

Bestalde, euskarazko eskolak urte guztian jaso gura dutenendako matrikulazio epea gaur, egubakoitza, bukatu arren, interesa duenak aukera dauka oraindik apuntatzeko. Sortu diren taldeetan izango dute lekua.    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak