Ramon Irizar kaleko parkea berritzen hasi dira

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko ira. 18a, 17:43
Hesiak jarri dituzte jolasgunearen bueltan

Jolaslekua kendu, zoladura aldatu, berdeguneak egokitu eta egurrezko plataforma bat jarriko dute

Astelehenean hasi zituzten Ramon Irizar kaleko parkea eraberritzeko lanak. Hainbat izango dira parkean egingo dituzten aldaketak, besteak beste: jolaslekua kendu, zoladura aldatu eta berdeguneak egokitu. Erabilera askotariko egurrezko plataforma bat ere ezarriko da. Egungo zuhaitzak mantendu egingo dituzte eta berriak ere landatuko dituzte. Lanak herrigune historikoaren ezaugarriak kontuan hartuta egingo direla argitu zuen alkateak uztailean, lanen proiektua aurkeztu zutenean.

Azarorako amaitu gura dituzte lanak. Itziar Zelaia arkitektoak diseinatu du parke berria eta 120.345 euroko aurrekontua izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak