Erdiguneko kaleak itxita egongo dira arratsaldean motordun ibilgailuendako

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko ira. 19a, 10:16
Txirrinkak ekainaren 13an eman zuen gosari sorpresa.

Mugikortasun Egunaren harira, bizikleten gaineko bideoak emango dituzte iluntzean Santa Anan eta domeka goizean bizikleta irteera egingo dute Elorregira.

Erdiguneko kaleak ibilgailuendako itxi egingo dituzte gaur, egubakoitza, eguerditik gaueraino. Hala, 12:00etatik aurrera, hesiak jarriko dituzte Ramon Irizar kalean eta Txaketuena tabernako bidegurutzean, motordun ibilgailuak erdiko kaleetara sar ez daitezen. 

10 bideo

Mugikortasun Egunaren barruan Oñatin egingo den ekintzetako bat izango da hori. Baina ez bakarra. Izan ere, gaur goizean Txirrinkakoak gosaria ziren eskaintzekoak lanera bizikletan joan direnei. Ohi den moduan, Txaketuaneko kantoian, 07:00etatik 09:00etara. Arratsalderako, berriz, bideo emanaldia eta pintxo-tertulia antolatu dituzte.

Bizikletaren erabilera ezberdinak edo edozein norbanakok bizikletarekin duen lotura azaltzen eta erakusten dituzten bideoak emango dituzte, 19:00etan, Santa Ana antzokian. "Hamar bideo motz dira guztira eta ordubeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera, guztien emanaldiak. Tartean ikusiko dira Oñatin egindakoak ere", aurreratu du Txirrinka elkarteko Antton Zubiak. Ondoren, tertulia egingo dute bizikleta hizpide hartuta.

Domekan, bestalde, bizikleta irteera egingo dute Elorregira. Arrasateko bizikleta zaleekin elkartuko dira han eta Zubillagako frontoira joango dira guztiak. Ogitartekoak eta sagarrak egongo dira han guztiendako. Bizikleta bat ere zozkatuko dute.

Informazio panelak

Bestalde, gidari, oinezko eta bizikleta zaleei zuzendutako argibide eta iradokizunak jasotzen dituzten 40 bat panel jarri ditu Udalak herrian, zalantzak sortzen dituzten hainbat guneetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak