Oñatiko EAJ alderdiak "liskarrik gabeko danborradaren aldeko apustua" egiten du eta "festa zoriontsuak" opa die oñatiarrei. Horixe adierazi du prentsa ohar bidez.
Horrez gain, eskerrak eman gura dizkie orain arte nagusien danborradan parte hartu dutenei, "48 urte hauetan Oñatiko festei egindako ekarpenagatik". Halaber, jeltzaleek aurrerantzean danborradan parte hartuko dutenak animatu dituzte "sentsibilitate guztiak batuko dituen jaia egitera".
Bestalde, EAJk dio, "Udal Gobernuak ez du jakin danborradaren inguruan sortutako arazo eta liskarrak kudeatzen". Gaineratu du Udal Gobernuak lehenago esku hartu behar zuela: "Bilduko Gobernuak ezin du danborrada eurena ez den zerbait bezala sentitu festen udal programaren parte delako".