"Bi teleskopio jarriko ditugu domeka eguerdian Foruen plazan eta ordu pare batez egongo gara han. Bi filtro erabiliko ditugu eta horien laguntzarekin eguzkia eta eguzkiaren protuberantziak, etengabe jaurtitzen dituen leherketa txikiak, ikusi ahal izango ditugu. Filtro batekin, esaterako, kolore zuriko eguzkia ikusiko dugu eta bestearekin, berriz, kolore laranja edo gorriko protuberantziak", azaldu du Ilatargi taldeko Manu Arregik.
Eguzki behaketak irauten duen bitartean Ilatargi taldeko kideak astronomiari buruzko edozein zalantza edo iritzi argitzen eta partekatzeko prest egongo dira.