100 lagun bazkarian, Antixeneko gaztetxearen bigarren urteurrena ospatzeko

Miren Arregi Amasorrain 2014ko ira. 13a, 16:35

Goizeko hamarretan hasi dituzte ospakizunak Oñatiko Antixena gaztetxearen bigarren urteurrenean. Umeen jolasak egin dituzte lehenik eta gaztetxo eta guraso asko batu da herriko plazan. Askotariko taillerrak egin ahal izan dituzte bertan batutakoek gaztetxeko kideen eskutik. Batzuk tailerretan zebiltzan bitartean, beste batzuk buruhaundiekin entretenitu dira, izan ere, eurek egindako karetekin ibili dira bataren eta bestearen atzetik.

Horren ostean egin dute lokal-poteoa; alegia, poteoa herriko hainbat gazteren lokaletan. Une honetan bazkaldu berri, patxadan dira Kale Zaharrean. Han batu baitira 100 bat lagun, Antixeneko etxea okupatu zutenetik bi urte pasatu direla ospatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak