Gaur ere jarraituko du festak San Martinen; besteak beste, auzo bazkaria, umeendako jolasak, txokolatada... izango baitira. Martintxo txerriaren jaitsierak esango die agur jaiei, datorren urtera arte, seguru asko.
Jaiak antolatzen dituzten lehenengo aldia da –auzo berria izanik–, eta jendetsuak ari dira izaten. Martintxo txerriaren 'subidoia'-rekin eman zioten atzo hasiera jaiei eta gaur goizaldera arte ez da atsedenerako tarterik izan: Erraldoi eta buruhandiak, trikitilariak, kontzertuak, DJ-ak... Adin eta gustu guztietarako ekintzak antolatu ditu batzordeak.
Gaur ere jarraituko du festak San Martinen; besteak beste, auzo bazkaria, umeendako jolasak, txokolatada... izango baitira. Martintxo txerriaren jaitsierak esango die agur jaiei, datorren urtera arte, seguru asko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.