Golden 5 hezkuntza proiektua; haurra motibatzea helburu duen egitasmoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ira. 12a, 12:50

Oñatiko Txantxiku ikastolako irakasleekin egin zuen, atzo, formazioa saioa proiektuko sustatzaile Maria Jose Lera psikologoak.

Hasi da ikasturtea, eta beste behin, haurrak motibatzea da irakasle gehienen erronka. Golden bost hezkuntza programa bat da, eta motibazio hori sustatzeko neurriak proposatzen ditu. Neurri oso txikiekin aldaketa nabariak lortzen direla ziurtatzen du Lerak.

Adituak azaldu zuen eskolak pertsona ororen garapen integrala ahalbidetu behar duela. Hala nola, nork bere buruarenganako konfiantza eta segurtasuna, ekintzailetasuna eta iritzi kritikoa sustatuko dituen eskolak eraiki behar ditugula. Errezeta da ikaslearen gabeziak nabarmendu beharrean gaitasunak txalotzea.

"Sarien eta zigorren bitartez motibatzea ez dela eraginkorra", dio Lerak eta ziurtatzen du neurri oso txikiekin emaitza oso onak lortzen direla. Gomendatzen du ikasleari begietara begiratzea, ondo egindakoak txalotzea, konplizitateak eraikitzea, behar duen besteko laguntza eskaintzea, ahotsa ematea, edo gaitasunen araberako ariketak proposatzea.

Irakasleendako bakarrik ez, gurasoendako ere baditu gomendioak Lerak. "Orokorrean gehiago ikusten ditugu gaizki egiten dituztenak ondo egindakoak baino eta jarrera horrekin ez ditugu motibatzen. Konturatu behar dugu gurasoak garela umearen erreferente nagusiak, eta jarrera horrek desmotibatu egiten du, harremana kaltetzen du eta umea erasokor ipintzen du".

Ikasgela talde bat dela dio Lerak, eta ikasleek elkar lagundu behar dutela, izan ere pertsonen garapenerako kooperazioan sinisten du, eta ez lehiakortasunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak