Hermansoloña Gobernuz Kanpoko Erakundeak 33. edukiontzia bidaliko du Argentinara

Irati Goitia 2014ko ira. 15a, 10:18

Hermansoloña Gobernuz Kanpoko Erakundeak 33. edukiontzia bidaliko du Argentinara datorren aste honetan. Bestalde, hil honetan euren edukiontzian batzen den materiala Kubara bidaliko da. 

Arropak, oinetakoak, jostailuak, eskolarako materia, pinturak... batu dituzte Argentinara bidaltzeko Hermansoloñakoek. Zehazki, Jose C. Paz herrira eramaten dute batutakoaren %80a eta gainerakoa herrialdeko iparraldera, Jujuy-ra. Bertan parrokia dute agustindarrek eta euren bitartekaritzarekin egiten dute lan erakundekoek.

Hermansoloñako kide den Jose Antonio Urteagak adierazi du jeitsi egin dela batzen duten material kantitatea. "Lehen hiru edukiontzi bidaltzen genituen urtean; aurten, bi". Hala ere, eskerrak eman nahi izan dizkie herritar guztiei, Oñatiko Udalari, Ulmari eta erakundean zein Argentinan lanean aritzen direnei. Bihar eramango dute edukiontzia Bilbora eta irailaren 28an irtengo da portutik.

Laguntza Kubara

Hilaren amaierara arte Hermansoloñaren edukiontzian batzen dena Kubara bidaliko da Acesma-ren bitartez. Ibis Rodrigez, Acesmako kideak, esan du ia prest dutela guztia, baina hainbat tramite egin behar dituztela materiala bertara bidali ahal izateko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak