San Martin auzoko jaiak egingo dituzte lehen aldiz

Irati Goitia 2014ko ira. 12a, 11:46
Gaur gauean San Martinen joko duen Discipulos de Dionisos Antixeneko gaztetxean kontzertuan.

San Martin auzoko gazte talde bat elkartu, eta auzoko festak ospatzea erabaki dute. Egitarau oparoa antoaltu dute. Arantzazun eta Zañartun ere auzoko festak ospatuko dituzte asteburuan.

"Jaiak, ondo pasatzeko aukera izateaz gain, auzotarron arteko harremanak estutzeko eta umeak euren artean hobeto ezagutzeko aukera paregabea direla pentsatzen dugu", adierazi dute jai batzordetik. Hala, hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko eta biharko. Etxafuego jaurtiketarekin eta Martintxo txerriaren subidoia-rekin ekingo diete festei. Orduan egingo du eztanda jaiak eta hainbat izango dira ume zein helduentzako ekintzak. Hemen egitaraua:

Irailak 12, Egubakoitza

18:57: Etxafuego jaurtiketa.

19:00: Martintxo txerriaren subidoia.

19:05: 24 ordu (+1) txapelketaren hasiera.

19:30: Txorimaluak.

20:00: Txosnan pintxo poteoa.

20:00: Umientzako estanpazio tailerra.

20:15: Musika eskolako trikitilariek alaituko dute giroa.

21:30: Summer Fest festibala –Discipulos de Dionisos, Ez!, Beneh eta Marianitoz Blai–

03:00: After-a San Martingo gaztetxe zaharrean –DJ Iñaki Cerqueira eta DJ Mikel Gil–.

Irailak 13, zapatua

11:00: Txikitrail, umeentzako lasterketa.

13:00: Triki-bertso-poteoa (Boga tabernatik hasita).

14:30: Auzo-bertso-bazkaria. Bertsolariak izango dira Maider Arregi, Urko Arregi eta Gontzal Belategi. Bazkal ostean, saskiaren zozketa egingo da.

17:30: Umeentzako eta ez hain umeentzako jolasak.

19:00: Txokolatada "mundiala" auzoko plazan.

20:05: 24 ordu (+1) txapelketako sari-banaketa.

20:10: Martintxo txerriaren bajonazua.

20:13: Etxafuego jaurtiketa.

Arantzazu eta Zañartu

Beste bi auzotan ere ospatuko dituzte jaiak: Arantzazun eta Zañartun.

Arantzun egitarau oparoa antolatu dute. Gaur ekingo diete festei tortilla lehiaketarekin auzetxean, 19:00etan. Ondoren, mus txapelketa jokatuko dute. Biharko, BBT zeharbidea (9:00), triki-poteoa (13:00) eta auzo bazkaria (14:30) prestatu dituzte. Domekan izango dituzte meza (12:00) eta auzoko presoi omenaldia eta herri kirolak (13:00).  

Zañartun domenan soilik egingo dituzte ospakizunak. 12:00etan meza izango dute auzoko ermitan. Ondoren, luntxa egongo da, bertsolari eta trikitilariek girotuta. 14:30ean, berriz, auzo bazkaria egingo dute.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak