'El niño' filmak hasiko du nagusien zinema denboraldia

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko irailaren 11

Haurrendako filmak eta zineklubekoak, herriko jaiak pasatakoan hasiko dira ematen.

El niño filmak emango dio hasiera, asteburu honetan, nagusien zinema denboraldiari. Gaurtik astelehenera bitartean botako dute, eta jaietan emanaldia etengo badu ere, datorren udaberrira arte egongo da nagusiendako zinema eskaintza asteburuetan. Haurrendako filmak eta zineklubekoak, herriko jaiak pasatakoan hasiko dira ematen.

Ikuslearen eguna

Gaur, egubakoitza, hasiko da denboraldi berria. 22:30ean botako dute, lehen aldiz, Daniel Monzonek zuzendu duen El niño. Bihar, zapatua, ere ordu berean ikusteko aukera egongo da; domekan, 19:00etan eta 22:30ean eta astelehenetan, berriz, 19:30ean. Ordutegia, joan den denboraldiko berdina da eta ikuslearen eguna ere astelehena izango da.

San Migel eta Errosaixo jaietako bi asteburuetan ez da zinema eskaintzarik egongo. Jaien ostean, baina, indartuta bueltatuko da eskaintza, umeendako filmak eta zineklubekoak ere botako dituzte-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak