Danborradako batzordea osatzeko bilera gaur da

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko ira. 10a, 11:53
Nagusien danborrada, 2102an

Kultura etxean egingo da, 19:00etan, eta aurtengo nagusien danborradan parte hartu gura duten denak daude gonbidatuta.

Batzorde bat osatu gura da nagusien danborrada antolatzeko. Danborradan parte hartu gura duten taldeen ordezkariek osatuko dute batzordea. Datorren eguaztenean da horretarako bilera, 19:00etan, kultura etxean. Batzorderik sortu ezean, ez da danborradarik egingo. 

Deialdi zabala

Gaur, irailak 10, egingo da bilera irekia kultura etxean, 19:00etan. Aurtengo nagusien danborradan parte hartu gura duten talde guztiak daude deituta bilerara. Helburua da talde bakoitzak ordezkari bat izendatzea batzordeko kide izateko. Hala, ordezkarien talde horrek, batzorde horrek, koordinatuko du aurtengo nagusien danborrada, guztien artean adostuta. Batzordea sortzen ez bada, aurten ez da nagusien danborradarik egingo.

Joan den eguenean egin zuten lehen bilera irekia danborradan parte hartzeko interesa agertu duten taldeek, eta hantxe hartu zuten batzordea osatzeko erabakia. Eguazteneko bilera, beraz, irekia izango da, eta herritar guztiak daude deituta, nagusien danborradan parte hartu gura duten denak.

Herritarren ahotan dabilen gaia da aurtengo danborrada. Horren adibide da, esaterako, atari honetan bertan joan den astean argitaratutako albisteak sortu zituen erantzun sorta. Azken urteetan antolatzen ibiii den herritar taldeak aurten ez duela antolatuko iragarri du. Udalak, bere aldetik, aurrerantzean ere herritar talde batek antolatzea gura du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak