Erraldoi eta txorimaloekin dantzan hasi dituzte Atzeko kaleko jaiak Oñatin

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko irailaren 6a

Erraloi eta txorimaloekin batera egin zuten dantza herritarrek.

Jende ugari batu zen atzo arratsaldean jaien hasierako ekitaldiez gozatzeko. Oraindik baina, beste bi egun dituzte aurretik, gaurkoa eta biharkoa, ekintza ugarirekin, gainera.

Gaur, zapatua, auzokoen omenezko salda izango dute (13:00), eta jai batzordearen bazkaria. Dagoeneko tradizio bilakatu den sokamuturra ere ez da falta izango (17:30); gauean piroteknia saioa eta mariatxiak izango dira.

Bihar, domekan ere, hainbat dira hitzorduak; adibidez: Atzeko kaleko txirrindulari proba (16:00) eta Kepa eta Anderren kontzertua (22:00). Jaiak, hasi bezala, etxafuego jaurtiketarekin bukatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak