Aurtengo nobedadeetako bat da lasterketaren hasiera eta amaiera unibertsitate parean izango dela. Hala, bailaran egingo dituzte lehenengo kilometroak, Bergarara joan-etorri bat eginda, baina ondoren Udana igo eta Goierri aldera abiatuko dira. Ibilbidea hemen. Lasterketan bailarako hainbat talde izango dira ordezkatuta. Oñatikoen artean, Aloña Mendi ordezkatuko dute Julen Umerezek, Xabier Aiastuik, Xabier Murgiondok, Ekaitz Txintxurretak eta Beñat Ormaetxeak.