Aspaldiko ohitura da Haurren Egunean Oñatira dantza egitera datozen kanpoko ume dantzariak herriko familietan hartzea, bazkaltzeko. Hala, hori egiteko prest dauden familiak behar ditu Oñatzek.
Irailaren 14an izango da aurtengo Haurren Eguna, eta horretarako gertu dauden herritarrek dantza taldearekin harrmanetan jarri baino ez du egin behar.