Musika Hamabostaldiak ekarri zuen proposamena egitarau bikainarekin etorri zen; A capella, zein istrumentuz jotako kantek emozioz bete zuten Arantzazuko Santutegia eta esan beharra dago bertaratu zirenek asko disfrutatu zutela emanaldiaz.
Easo eta Kalakanekin batera Andoni Egaña bertsolaria eta Ana Belen Gartzia organo-jolea izan ziren. Besteak beste, Latry, Escudero eta Bordakarreren obra eta doinu herrikoiak entzun ahal izan ziren. Emanaldia bertsolariak gidatu zuen, baina eliz musikak ere bere tokia izan zuen.
Izan ere, joan den uztailaren 12an zendu zen Nestor Basterretxea Arantzazuko Santutegiko kriptaren egilea gogoratzeko emanaldia izan zen.
Ilara luzeak
Askok pentsa ez arren Arantzazuko Santutegia guztiz bete zen. Gutxi batzuk kanpoan gelditu behar izan zuten. Bestalde, automobil kopuru handia zela-eta Oñatiko udaltzaingoa zirkulazioa bideratzen ibili zen eta aparkalekua ere lepo bete zen.