Oñatiko Udaletik adierazitakoaren arabera egunotako batzarrak dendariendako bigarren aukera moduan zeuden deituta, edo norbaitek interes handia izanez gero, berriro ere parte hartzeko aukera izan zezan, "baina dendari gehienek dagoeneko parte hartu dute batzarrotan", esplikatu dute.
Orain arte 27 establezimenduk bat egin dute ekimenarekin, eta oro har, harrera ona ari da izaten. Atxikitzeko epea, edozelan ere, irailaren 8ra artekoa izango da.