"Gaur, Gorbeian egiten ari den aldarrikapenarekin, asmo berdinarekin, Urbiako zelaietan bildu gara FRACKING EZ esatera.
Euskal Herrian baditugu galdu behar ez ditugun bi ohitura: mendira igotzeko zaletasuna eta jasan nahi ez ditugun proiektuen aurkako herri erantzuna. Horregatik bildu gara gaur, eta behar bezain beste bilduko gara argi eta ozen adierazteko.
Hasieratik argi ikusi genuen fracking-aren aurkako borroka luzea izango zela eta oraindik ez da inolaz ere amaitu.
Zulatzaileak lanean ari dira bere proiektuak aurrera eramateko. Ez dira gelditu azken urtean eta datorrenean berriro saiatuko omen dira lehen putzuak egiteko asmoarekin… baina ez diegu utziko!
Hiru urte pasa dira jada lehen putzuak egiteko asmoak plazaratu zituztenekin, baina oraindik ez dira ausartu zulo bakar bat egiten. Gaur arte erakutsi dugun aurkakotasun trinkoarekin jarraitu beharrean gaude. Bakoitzak ahal duen moduan eta neurrian baina guztiok batera eta asmo berdinarekin, atzerapausorik gabe, proiektu guztiak lurperatu arte.
FRACKING EZ; ez hemen, ez inon".