Duruko Eguna ospatuko dute asteburuan

Irati Goitia 2014ko uzt. 24a, 11:19

Bi urtean behin antolatzen duten Duruko Eguna ospatuko dute asteburu honetan. Domekan hasiko dituzte ekitaldiak, baina zapatuan egingo dute egun osoko festa

Domeka izaten da egun nagusia, baina biharamunetik hasiko dira ospakizunetan. Hain zuzen, zapatuan mendiko bizikleta lasterketa egingo dute, 17:00etan, eta futbol partidua jokatuko dute, 18:00etan. Ondoren, txokolate-jana izango dute.

Egun osoko festa

Domekan, 11:00etan ekingo diete ospakizunei, Aierdiko aterpean egingo dute mezarekin. 12:00etan, herri kirol erakustaldia egingo dute Unamendiko gainean: trontzan, txinga eramaten, aizkoran... Herri kirolak amaitu bezain pronto, pintxo-poteoa egingo dute, bertsolariek (Beñat Gaztelumendi, Egoitz Aizpuru eta Andoni Goitia) eta trikitilariek lagunduta. Pintxo-poteoa orain dela hogei urte hasi zuten, bertako aterpeak ezagutzeko asmoz. Aurten, Belaskua, Zarzabal, Goiko Benta eta Aitzarte bisitatuko dituzte. 13:00etan, herriko hiru artzainek (Azpilleta, Errota eta Urzabal) erakustaldia egingo dute, Zarzabal aterpearen inguruan dagoen zelaian. Bazkaria, berriz, 15:00 aldera izango da Aierdiko aterpearen alboan dagoen bordan. Bazkalostean, bertsoak, musika eta festa izango dira gauera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak