Palestinar herriarekin elkartasuna

Irati Goitia 2014ko uzt. 17a, 16:16

Herritar talde batek deituta elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, Palestinan azken asteotan gertatzen ari dena salatzeko. 'Gaza bizirik. Genozidioari stop!' lelopean egin zuten agerraldia Foruen plazan. Bertan batutako herritarrek Israelen jarrera salatu nahi izan zuten eta baita Palestina herriarekiko elkartasuna adierazi ere.

Azken asteotan bereziki laztu da Palestina eta Israelen arteko harremana. Tentsioa piztu zen hiru gazte israeldar bahituak izan zirenean; eta ondoren, hilik azaldu zirenean. Horri erantzuteko asmoz, Israelek Hegi babesgarria operazioari ekin zion. Ordutik  227 dira hildako palestinarrak eta 1.550 zaurituak.

Gertaera horien aurrean gaitzespena azaltzeko asmoz, elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Oñatin, Gaza bizirik. Genozidioari stop! lelopean, herritar talde batek deituta. Bertan batutakoek Israelen jarrera salatu nahi izan zuten eta baita Palestinar herriarekiko elkartasuna adierazi ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak