Potx eta Motx pailazoek badute bideoklipa

Oñatiko Potx eta Motx pailazoek bideoklipa argitaratu dute, gaur, Interneten. Oñatiko pailazoek eta beraien lagunek martxoa bukaeran grabatu zuten Potx eta Motx izeneko abestiaren bideoklipa. Oñatiko herritarren laguntza izan dute horretarako; herriko umeek hartu dute parte grabaketan, baita helduek ere, Potx eta Motx pailazoekin batera agertzen diren pertsonaiak gorpuztu dituzte azken horiek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.