Hurrengo astean amaituko dira udaleku irekiak, uztailaren 24an, eta azken egunean apar festa egingo dute. Denetara 351 ume dabiltza parte-hartzen aurtengo udalekuetan.
Uraren Eguna egin dute gaur udaleku irekietako neska-mutiko txikienek (hiru, lau eta bost urtekoek). Gustura ibili dira urarekin jolasean, egiten duen beroari aurre eginez. Plastikozko igerilekuak jarri dituzte Uarkaldeko parkean. Horretaz gain, plastikozko botilekin eta ur-pistolekin ere bazebiltzan ura elkarri botatzen. Freskatzeko modu paregabea.
Hurrengo astean amaituko dira udaleku irekiak, uztailaren 24an, eta azken egunean apar festa egingo dute. Denetara 351 ume dabiltza parte-hartzen aurtengo udalekuetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.