Ramon Irizar kaleko parkea berritu egingo dute

Irati Goitia 2014ko uzt. 17a, 09:52

Lanen ostean pakeak izango duen itxura berria.

Ramon Irizar kalean dagoen parkea eraberritzeko erabakia hartu du Udal Gobernuak. Izan ere, haren egoera ez omen da oso ona. Irailean hasiko dira lanak, eta bertan dagoen jolasgunea kenduko dute, besteak beste.

"Erabilera urria du plazak eta bere egoera eskasa da. Zati bat hondoratu ere egin zen, eta lan txiki batzuk egin behar izan ziren arriskua ekiditeko", esan du Mikel Biain alkateak.

Hainbat izango dira parkean egingo diren aldaketak; besteak beste: jolaslekua kendu, zoladura aldatu eta berdeguneak egokitu. Erabilera askotariko egurrezko plataforma bat ere ezarriko da. "Herrigune historikoaren ezaugarriak kontuan hartuta egingo dira lanak", argitu nahi izan du Biain alkateak. Bestalde, gaur egun parkean dauden zuhaitzak mantendu egingo direla zehaztu nahi izan du. Berriak ere landatuko dira.

Aurreikusten da irailean hasiko direla lanok eta azarorako amaituta egongo direla. Itziar Zelaia arkitektoak diseinatu du parke berria eta 120.345 euroko aurrekontua izango du (BEZa kanpo).

Bestalde, mugikortasun planaren baitan Ramon Irizar kaleko zirkulazioa moldatzea aurreikusten zen, oinezkoei lehentasuna emateko asmoz. Alkateari horren inguruan galdetuta, esan du oraindik azterketa fasean dagoela gaia. Eta gaineratu du orain egingo diren lan horien baitan ez dela zirkulazioari dagokion inolako aldaketarik egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak