Umeen babeserako lan egiten duen ICI erakundearekin bat egin du Natrak

Leire Kortabarria 2014ko uzt. 17a, 00:00
Ghanako 321 umeren irakasleendako egoitza egiten lagundu du ICIk.

Kakaoaren sektorean dauden erronka sozialen aurrean soluzioak ematen dituen International Cocoa Initiative (ICI) erakundeko kide bihurtu da Natra enpresa.

Batez ere umeen lanean eta adingabeen babesean dihardu gaur egun ICIk. Erakunde horrek 2015-2020 eperako plan estrategikoa egin eta gero, kide bihurtu den lehenengo txokolategintza-enpresa da Natra.

ICIko zuzendari exekutibo Nick Weatherill-ek hauxe esan du: "ICIrekin bat egiterakoan, erantzukizun soziala bere balioen eta negozioaren muinean dagoela konfirmatu du Natrak".

Elkarbanatutako erantzukizunaren printzipioa du ICIk, eta bazkideen artean txokolategintzako enpresa eta kakao-hornitzaile garrantzitsuenetariko batzuk daude, hala nola ADM, Armajaro, Barry Callebaut, Cargill, Ferrero, Hershey's, Mondelez, Mars, Nestle, Olam, Toms, Touton eta Twinings; baita nazioarteko erakunde batzuk ere, Unicef kasu, eta gizarte zibileko erakundeak, hala nola The Sustainable Trade Initiative, Save the Children – Suedia, Solidaridad, Global March, Free the Slaves eta WAO Afrique.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak