Enjoy English Showak haurren hilabeteko lanak bilduko ditu

Ane Elordi 2014ko uzt. 15a, 16:24

Enjoy Englishen parte hartu duten haurrak

Oñatiko Txantxiku ikastolako gazte eta haurrek, senide eta herritarren aurrean hilabete osoan egindako lana aurkeztuko dute: Enjoy Enghlis Show.  Aurkezpena Santa Ana aretoan izango da, egubakoitzean, uztailaren 18an.

Uztailean zehar 75 ikasle izan dira ingelesa lantzen, Irlanda eta Ingalaterratik etorritako begirale eta hezitzaileekin. Musika emanaldiak eta antzerkiak izango dira nagusi, baina hilabete osan zehar egindako esku lanak ere ikusgai izango dira Santa Ana aretoko sarreran.

Gazteak zazpi taldetan banatu dira, eta bakoitzak ingelesezko kanta baten emanaldia egin du. Besteak beste, Hey Brother, I like eta Magic abestien inguruan egingo dituzte emanaldiak. Jaialdiaren ostean, bertaratutakoek otamena izango du ikastolako jolaslekuan. Asteartean bukatuko da, Enjoy Englis egitasmoaren aurtengo edizioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak