Moneta sozialaren proiektua azaltzeko bilerak

Irati Goitia 2014ko uzt. 15a, 15:46

Moneta sozialaren proiektua garatze bidean, mahai teknikoak proposatutako eredua aurkeztuko dute orain. Horretarako bilerak deitu ditu udalak merkatari, ostalari eta gremioekin.

Aurrera doa moneta sozialaren proiektua eta hurrengo urratsa mahai teknikoak (merkatari, ostalari, udal teknikari eta politikariak) proposatutako eredua taldez talde herriko merkatariei aurkeztea izango da. Horretarako, Udalak hainbat deialdi egingo ditu:

  • Uztailak 22 (9:00 / 15:00 / 20:00): Janari denda, okindegi, harategi, arrandegia eta ile-apaindegiak.
  • Uztailak 23, asteazkena (9:00 / 15:00 / 20:00): Arropa, oinetako, kirol-denda, mertzeriak, lurrindegiak, bitxi, liburu-denda, informatika, diseinu, argazki denda, optikak.
  • Uztailak 28, astelehena (9:00 / 15:00 / 20:00): osasun zerbitzuak, pintura, ferreteria, opari -denda, etxe dekorazioa, altzariak.
  • Uztailak 29, asteartea (9:00 / 18:00): alojamendu eta jatetxeak.
  • Irailak 2, asteartea (9:00 / 15:00 / 20:00): igeltseritza, aroztegiak, elektrizitatea, iturgintza.

Udaletik jakinarazi dute telefonoz jarriko direla guztiekin harremanetan dagokien egun eta orduan joatea posible duten galdetzeko. Hala ez bada, beste deialdi batera joateko aukera izango dute.

Bilera guztiak udaletxean izango dira eta aurreikusitako denbora 45 minututakoa da gehienez. Edozein zalantzetarako merkatari, ostalari eta gremioek 943 71 88 08 telefonora deitu dezakete.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak