ARGAZKIAK: Trianako jaiak

Astotrastoren jaitsierarekin ekin zioten jaiei Oñatiko Triana auzoan. Ordutik ez da festarik falta izan. Egubakoitzean, buruhandietan jende asko batu zen eta herriko Trikitxarangak giro polita jarri zuen. Atzo, zapatua, besteak beste, Ilinti kafea hartzeko batu ziren auzotarrak eta gustura egon ziren berriketan. Umeek ere primeran pasa zuten abentura parkean eta ur pistolen gerran.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.