Astotrastok festa ekarri du Trianara

Irati Goitia 2014ko uzt. 12a, 15:58

Atzo hasi zituzten festak Oñatiko Triana auzoan. Astotrastoren jaitsierarekin ekin zioten jaiei. Ondoren, buruhandiak eta erraldoiak izan zituzten, eta gauean erromeria. Gaur eta bihar ere ez da girorik faltako. [ARGAZKIAK]

Jende dezente batu zen Trianako festei hasiera emateko. Astotrastorekin eta trikitxarangarekin batera, ibilaldia egin zuten bertan batutakoak. Gaueko eguraldi freskoak ez zuen jende asko erakarri, baina ez zen giro onik falta izan. Gaur eta bihar ere izango da non gozatu. Hemen egitaraua:

Zapatua:

11:30: Umeentzako marrazki saioa.

12:30: Parte-hartzaileendako sari-banaketa.

15:00: Ilinti kafea.

16:00: Mus txapelketa.

17:00: Abentura parkia.

18:00: Ur pistola gerra.

19:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira.

19:30: Ardo eta moxal dastatzea.

21:00: Batzordearen afaria.

21:30: Erromeria (Trikimailu eta Trik!dantz).

Ondoren: Txikitako jolasak (tronpo lehiaketa, aulki jokua, soka saltoa...).

01:00: Txupiteixia.

03:30: Txokolatea eta gailetak.

Domeka:

10:00: Diana, herriko txistulariekin.

12:00: Auzoko hildakoen omenezko meza San Martingo ermitan.

Ondoren: Luntxa.

15:00: Auzoko bazkaria.

18:30: Pailazoekin dantzaldia, jolasak, abestiak...

19:30: Oñatiko bertsolarien saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak