40 urteren ostean, sorterrira itzuli da Juan Kruz Maiztegi 'Aloña' iheslaria

Irati Goitia 2014ko uzt. 12a, 11:09

20:15ak aldera azaldu zen Foruen plazara Juan Kruz Maiztegi Aloña eta bertan batutakoek harrera egin zioten. Oñatiko zein bailarako beste herri batzuetatik joandako jendea batu zen atzo iluntzeko ongietorrian. Behin elkarretaratzea amaitu ostean, kale Barria zeharkatu zuen familiarekin batera, alde banatan herritarrak ikurrinak eusten zeuden bitartean. Ondoren, aurreskua egin zioten Arrano tabernaren aurrealdean. Ekitaldiarekin amaitzeko, Oñatiko Harrera taldeko kide batek hitz batzuk esan zituen, eta ondoren, Juan Kruz Maiztegi Aloña berak hartu zuen hitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak