Gaur zabaltzen da jaien egitarauren azala aukeratzeko bozketa

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko uzt. 14a, 14:36

Aurtengo San Migel eta Errosaixo jaien programa jasoko duen egitarauaren azala herritarrek aukeratuko dute, bakoitzak bere iritzia emanda. Eta gaur, astelehena, zabaltzen da aukera hori.

Kultura etxeko sarreran dauden ikusgai azal lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak; nagusien zein gazteen kategoriakoak. Lan horien artean bozkatu behar du herritarrak. Hain zuzen ere, nagusien kategorian aurkeztu diren lanen artean. Izan ere, herritarren bozka gehien jasotzen dituen lana izango da aurtengo herriko jai nagusien egitarauaren azalean ikusiko den irudia.

Lanak aurkezteko baldintza bakarra irudian agertu beharreko testua zen: Oñatiko jaixak 2014. Lana entregatzeko neurria zein zen egokiena ere aipatzen zen baldintzetan, baina teknika, esaterako, egilearen aukeran uzten zuen. Hau da, argazkia, pintura, marrazkia edo collagea entregatu ahal izan dira. Egubakoitz eguerdian bukatu zen lanak entregatzeko epea. 500 euro irabaziko ditu herritarren lan gogokoenaren egileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak