Lekeitiko itsas zeharkaldiarekin, ekainaren 28an, hasi zuten aurtengo denboraldia Txantxiku Igeriketa Taldeko kideak. Joan den astean Deban izan ziren eta bihar, zapatua, Ondarroako zeharkaldian ere parte hartuko dute. Baita datorren asteburuan egingo den Getaria-Zarautz proban ere. Aipatu, gainera, Xabier Gordoak hirugarren egin zuela Bilbon eta bosgarren Deban.