Busti Zaitez eguna domekan, esklerosia zer den azaltzeko

Duela bi urte ere jarri zuten informazio mahaia

Esklerosi anizkoitza zer den azaltzeko eta horri aurre egiteko dirua batzeko eguna egingo dute domeka goizean Oñatin. Bigarren urtez antolatu dute, eta Gipuzkoako elkarteko kideez gain, oñatiarrak ere egongo dira Foruen plazan jarriko duten informazio mahaian.

Informazioaz gain, Kukuxumuxu etxeak propio diseinatutako kamisetak ere izango dituzte salgai. "Ademgi elkartearendako izango da domekan batuko dugun dirua. Esklerosi anizkoitza dugun gipuzkoarron elkartea da Ademgi eta zerbitzu asko eskaintzen ditu. Logopedak edo psikoterapeutak ditu elkarteak, adibidez, eta gaixotasuna dugunondako oso beharrezkoak dira, gure egunerokotasuna hobetzen laguntzen digutelako. Gainera, hilean behin, Donostiako kiroldegi batera ere joaten gara, hango igerilekuan ariketak egitera. Hori guztia ordaindu egin behar da eta horretarako izango da kamisetak salduta lortuko digun dirua. Krisi garai honetan diru laguntzak ere gutxitu egin dira, eta diru sarrera hau ere ongi etorria izango da", dio Jose Luis Calvo oñatiarrak.

Ademgi elkarteak emandako datuen arabera, egun 600 lagunek dute esklerosi anizkoitza Gipuzkoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.