Uztailaren 23an Saint Laryn eta 24an Hautacam-en bukatuko diren Tourreko etapak ikusteko irteera antolatu dute Markel Irizar, Aitor Garmendia eta Jon Odriozolaren lagunarteek. Izenematea zabalik dago eguaztenera arte, hilak 16. Aurten, hamazazpi urte beherakoek 75 euro ordainduko dute eta gorakoek, 150 euro. Lizarralde kirolak dendan eman behar da izena.