Ventos de Saudade taldearen emanaldia gaur, Lazarraga parkean

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko uztailaren 9a

Kalean egitasmoaren barruan emango du kontzertua gaur Soraluzeko laukoteak. Kontzertua dukearen parkean izango da, 19:00etan. Eguraldi txarra eginez gero, kontzejupean.

Ventos de Saudade taldeak kontzertua egingo du iluntzean Lazarraga parkean. Kalean egitasmoaren egitarauak jasotzen duen kontzertuetako bat da. Ventos de Saudade taldea Soraluzekoa da eta hango lagun kuadrilla batek osatzen du, fadoak eta Portugaleko musika tradizionalaren zaleak denak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak