'Etxepare rap' eta Eroa Naizen, domekan Antixenan

Ane Elordi 2014ko uzt. 4a, 11:13

Imanol Epelde euskara irakasle zarauztarrak Etxepare rap ikuskizuna eskainiko du Oñatiko Antixena gaztetxean domekan, uztailaren 6an, 19:00etan. Egun berean Eibarko talde batek ere emango du kontzertua. Eroa Naizen izeneko talde esperimental berriak bere lana aurkeztuko du.

Ohikoak ez diren erregistro, estilo eta diziplinak bilduko dituzte domekan Antixenan. Izan ere, Imanol Epeldek 27 zapata ezizenarekin literatura eta rapa bateratzen dituen ikuskizuna eskainiko du, Etxepare rap. Zarauztarrak euskal literaturako zenbait obra rap kantuetara moldatu ditu; adibidez, Axularren, Bilintxen eta Bernat Etxepareren obra klasikoak landu ditu. Musika, literatura eta ikus-entzunezko edukiak batzen ditu ikuskizunean.

Literaturaren berrikuntza

Hezkuntza arloan, literatura irakasteko berrikuntza bezala ekin zion proiektuari Epeldek. Haren iritziz, ikasleek testu hutsa ez den edozer eskertu egiten dute eta harrera hobea izaten da.
Abenduan ikasgelatik oholtzara egin zuen salto. Hamar bat emanaldi egin ditu eta emaitzarekin pozik agertu da. Ekain erdialdean Bergarako kartzela zaharrean izan zen, Zibergara taldearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak